Wednesday, March 25, 2009

Eskolak sormena hiltzen du?

Hizlaria: Ken Robinson

Bideoa [eng]
Azpitituloak [gaz]

Friday, March 13, 2009

www: hogei urte

20 urte dira gaur bezalako egun batez World Wide Web zerbitzua sortu zela.
Wikipediatik hartuta:

World Wide Web (edo soilik Web) elkarloturiko hipertestuko dokumentuen sistema bat da, Internet bidez atzigarria dena. Web nabigatzaile batekin, erabiltzaile batek testu, irudi zein beste multimedia eduki izan ditzakeen Web orriak ikusten ditu eta hiperesteken bidez orri horien artean nabigatu.

Web-a 1990 aldera sortu zuten CERN-ean (Geneva, Suitza) lanean ari ziren Sir Tim Berners-Lee ingelesak eta Rober Cailliau belgiarrak. Orduz geroztik, Berners-Leek paper aktibo bat jokatu du Web estandarren garapena gidatzen (web orriak osatzen duten markatzeko lengoaien kasuan adibidez); azken urteotan Web Semantiko baten alde egin du.

Wednesday, March 11, 2009

11M: bost urte

Bost urte igaro dira eta epaiketa egin ondoren eta Espainako eskuma oraindik ere gezurretan dabil. Noiz arte?.
Rosa María Artal kazetariaren artikulua: El 11M y la ignominia



Friday, March 06, 2009

Athletic, guztiok zurekin

Aupa Athletic, nik egia esan ez nuen uste aurrera egingo zuenik. Eta pozten naiz, pozten naiz nire aitagatik eta nire semeagatik, eurek nik baino gehiago bizi dutelako Athletic bera eta orokorrean futbola.

Tuesday, March 03, 2009

Gasteiz, 1976ko martxoaren 3a

Nork gogoratzen du gaur bezalako egun batean Gasteizen gertatutakoa?. Gogoratzen ez dutenentzat horrela laburbiltzen da:
  • hildakoak: 5 langile
  • balaz zauritatukoak: 150 langile inguru
  • hiltzaile zigortuak: 0 polizia
  • hiltzaileen arduraduna: