Wikipediatik hartuta:
World Wide Web (edo soilik Web) elkarloturiko hipertestuko dokumentuen sistema bat da, Internet bidez atzigarria dena. Web nabigatzaile batekin, erabiltzaile batek testu, irudi zein beste multimedia eduki izan ditzakeen Web orriak ikusten ditu eta hiperesteken bidez orri horien artean nabigatu.
Web-a 1990 aldera sortu zuten CERN-ean (Geneva, Suitza) lanean ari ziren Sir Tim Berners-Lee ingelesak eta Rober Cailliau belgiarrak. Orduz geroztik, Berners-Leek paper aktibo bat jokatu du Web estandarren garapena gidatzen (web orriak osatzen duten markatzeko lengoaien kasuan adibidez); azken urteotan Web Semantiko baten alde egin du.
No comments:
Post a Comment